26_0011 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Aiako Harrian

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Aiako Harrian
Prentsa Zerbitzua
2026-01-05
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 54 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute. Atzo desagertu zen, Oiartzungo Aiako Harriaren Parke Naturaletik ibilbide bat egitera atera ostean.
Atzo, gaueko hamarrak inguruan, biktimaren familiak desagerpenaren berri eman zuen, goizean mendira irten eta etxera itzuli ez zelako.
Aurkitzeko laguntza eskatu ondoren, gauerdia baino lehentxeago bilaketa-dispositibo bat ezarri zen, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta. Dispositiboan parte hartu dute Errenteriako ertzain-etxeko errekurtsoak, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroak, suhiltzaileek, udaltzainek eta Gurutze Gorriak.
Bilaketa lanen ondoren, mendizalearen gorpua gaur goizeko hamarrak aldera aurkitu dute Aiako Harrian. Gorpua zegoen lekura iristeko zailtasunak zirela eta, Ertzaintzaren helikopteroak esku hartu behar izan du, eta erreskatatu ondoren, ehorztetxearekin elkartzeko gunera eraman dute. Biktima Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute.