Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Cosmos 2026 kultura zientifikoa sustatzeko programaren deialdi berri bat onartu du, gizartearen artean ezagutza zientifikoa bultzatzeko, Nafarroan egindako I+G+B proiektuen emaitzak zabaltzeko eta bokazio zientifikoak sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko. 200.000 euro ditu, eta deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik martxoaren 2ra arte egongo da zabalik.
200.000 euro kultura zientifikoa, STEM bokazioak eta I+G+b Nafarroan zabaltzeko laguntzetan