Adingabe erradikalizatu bat, DAESH erakunde terroristaren gertukoa, atxilotu dute

Adingabe erradikalizatu bat, DAESH erakunde terroristaren gertukoa, atxilotu dute

Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak gauzatutako operatibo bateratu bati esker, joan den astelehenean adingabe erradikalizatu bat atxilotu zuten Araban, talde terroristako kide izatearen delitua, doktrinatze terrorista eta terrorismoa goraipatzea leporatuta. Ikerketa Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren Adingabeen Atala ari da zuzentzen.           

Ikerketa joan den azaroan hasi zuten, terrorismo jihadistaren aurkako adituek DAESH erakunde terroristaren postulatuen gertuko pertsona bat detektatu zutenean. Ikerketan zehar, agenteek egiaztatu ahal izan zuten adingabeak erradikalizazio sakona izan zuela eta “Mujahideen” (borrokalari) gisa aurkezten zuela bere burua, eta gainera, erakundeak emandako ikus-entzunezko materiala kontsumitzearen bidez bere burua trebatu zuela.  

Gaztea joan den astelehenean atxilotu zuten, adingabeak, ustez, liskar bat izan zuenean Agurainen. Bertan agenteek arma zuriak, buru-berokiak eta arma labur simulatu bat atzeman zizkioten.

Atzo, asteartea, Ertzaintzako eta Polizia Nazionaleko agenteek atxilotuaren etxebizitza miatu zuten eta ikerketarekin lotutako material informatikoa konfiskatu zuten.

Jaitsi Atzemandako materiala 1

Jaitsi Atzemandako materiala 2