Igande gauean bidalitako mezu elektroniko baten bidez jaso zituzten mehatxuak. Irungo Emakumeen Etxea itxita egon da mezuaren edukia ezagutu ondoren.
Atzo, igandea, gaueko hamabiak aldera, Irungo Emakumeen Etxeak mehatxuzko mezu elektroniko bat jaso zuen bere posta orokorreko kontuan. Gaur, astelehena, goizeko hamarrak baino lehentxeago, langile bat haren edukian sartu da, eta, jasotako mezuaren aurrean, berehala jakinarazi dio Ertzaintzari, eta gela utzi behar izan du.
Jasotako informazioaren aurrean, Irungo ertzain-etxeak dagokion ikerketa abiarazi du. Bertaratutako polizia-zerbitzuek lokalaren itxiera erabaki dute, datu osagarriak biltzen zituzten bitartean. Hasierako ikerketetatik jakin ahal izan da horrelako mezuak beste une batzuetan jaso zirela estatuko beste toki batzuetan, baita Latinoamerikan ere, horietan jasotako mehatxuak inoiz bete gabe.
Gaur egun, segurtasuneko prebentzio-neurri egokiak hartu dira, besteak beste, lokala ixtea, eta bihar, lehen ikerketen ondoren, Irungo Emakumeen Etxearen irekiera eta segurtasuna bermatuko dira.
Ertzaintzak gertaera hori konpontzeko ikerketekin jarraitzen du.