Lurralde Kohesioak Galbarra ibaiaren gaineko zubiaren eta NA-7240 errepide lokalaren galtzadaren handitzeak amaitu ditu

Lurralde Kohesioak Galbarra ibaiaren gaineko zubiaren eta NA-7240 errepide lokalaren galtzadaren handitzeak amaitu ditu

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuaren bitartez, Galbarra ibaiaren gaineko zubiaren egitura handitzeko eta sendotzeko lanak amaitu ditu, Lana haraneko NA-7240 errepidean. Jarduera bi hilabetez luzatu da eta 95.000 euroko kostua izan du ibilgailuen zirkulazioa eta ikuspena hobetzeko.