Hildako bat Amorebieta-Etxanon izandako zirkulazio-istripu batean


26_0038 Hildako bat Amorebieta-Etxanon izandako zirkulazio-istripu batean

Hildako bat Amorebieta-Etxanon izandako zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2026-01-20

Auto baten gidaria hil da gaur, asteartea, BI-3334 errepidean, Amorebieta-Etxano parean izandako zirkulazio-istripu batean

Istripua 14:00ak aldera gertatu da, BI-3334 errepidean, Amorebieta-Etxanon, auto batek bertan aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka egin duenean. Gidaria, 67 urteko gizona, espainiar nazionalitateko bidaiari bakarra, harrapatuta geratu da, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek artatu dute. Azkenean, hil egin dela egiaztatu dute.

Istripuaren ondoren, errepidea itxita egon da. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian istripuaren nondik norakoak argitzeko.