Pertsona bat hil da trafiko-istripuan Irunen

Gaur, osteguna, arratsaldean, auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, Irungo udal-barrutian, kamioi batekin izandako zirkulazio-istripuan.

Gaur arratsaldeko ordu biak aldera, auto batek eta garraio-ibilgailu astun batek talka egin dute GI-636 errepidean, Irunen, Urdanibia parean, zihoazenean. Kolpearen ondorioz, autoaren gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da erreskatatzeko. Atera dutenean, osasun-baliabideek biktimaren, espainiar nazionalitateko 51 urteko gizonaren, heriotza baieztatu dute.

Istripuaren ondorioz, hasiera batean, errepidea erabat itxita geratu da, eta Ertzaintzaren patruilek Letxumborrorantz desbideratu dute, beraz, trafikoa. Ondoren, errei bat gaitu dute eta txandaka bideratu dute trafikoa.

Ertzaintzak dagokion polizia-atestatua hasi du errepideko zoritxarreko istripua eragin duten arrazoiak argitzeko.