Ertzaintzak delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako 964 pertsona zenbatu zituen iaz, 2024an baino 114 gehiago.
Delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako pertsonen artean gehien errepikatzen diren delituak ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoak dira, 212 pertsona atxilotu zituzten delitu hori behin baino gehiagotan egiteagatik. Delitu horien artean, gauzetan indarra erabiliz egindako lapurretak dira gehien errepikatzen direnak: 95 pertsona atxilotu dituzte arrazoi horregatik, eta, ondoren, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretak daude, 65 atxiloturekin.
Lurraldeka eta hiriburuka, Ertzaintzaren datuen arabera, 545 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, 263 Bilbon, delitu bera behin baino gehiagotan egiteagatik. Gipuzkoan 301 atxilotu daude, 110 Donostian eta 118 Araban, horietatik 103 Gasteizen izan dira.
Bestalde, Ertzaintzaren 2024ko datuen arabera, behin baino gehiagotan atxilotutakoen % 62k 35 urtetik beherako adina zuten.
Erantsitako dokumentuan daude datu guztiak.