Basaurin atxilotu dute joko-areto batean kalteak egiteagatik


16_0051 Basaurin atxilotu dute joko-areto batean kalteak egiteagatik

Basaurin atxilotu dute joko-areto batean kalteak egiteagatik

Servicio de prensa

2026-01-26

Ertzainek 30 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo gauean Basaurin, bertako joko- eta apustu-establezimendu batean kalteak egitea leporatuta.

Atzo, igandea, gaueko bederatziak aldera, Basauriko herriguneko joko-areto batean  sartzea debekatuta zuen gizon bat barrura sartu zen eta, minutu batzuetan jokoan aritu ondoren, makina bateko pantailak kolpatu zituen eta 300 euro inguruko kalteak egin zituen.   

Horren aurrean, bertaratu zen Ertzaintzaren patruilari gazteak aitortu zion diru-kopuru handia galdu ondoren eragin zituela kalteak. Gizona kalte-delitua leporatuta atxilotu zuten.

Polizia-egoitzara eraman eta dagozkion eginbideak ireki ondoren, atxilotua, espainiar nazionalitateko 30 urte gaztea, aske utzi dute eta epailearen aurrera agertzeko zitatu zain dago.