Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak iragarri duenez, Bediako geltoki berria jardunean hasi eta datorren astelehenetik, urtarrilaren 26tik, egongo da guztiz erabilgarri. Azpiegitura berria Euskal Trenbide Sareko Bilbao-Donostia linean dago kokatua, disuasio-aparkaleku bat du, eta herriko geraleku zaharraren aldean “segurtasun eta erosotasun handiagoa” ekarriko du, garraio-arduradunak azpimarratu duenez, atondo berri bat eraiki eta igogailuak jarrita nasen arteko trenbide-pasagunea kendu izanari esker.
Sailburuak obra bukatuta bisitatu du, Bediako alkate Aitor Sorriketarekin, Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuorde Miguel Ángel Páezekin, Garraioetako Azpiegituren zuzendari Loly de Juanekin eta ETSko zuzendari nagusi Antonio Lópezekin batera. Aparkalekuak 2.150 metro karratu ditu, eta geltokira herriaren erdigunetik sartzea erraztea du helburu, baita inguruko udalerrietako erabiltzaileak erakartzea ere, besteak beste, Lemoa eta Usansolokoak. Horrela, trenarekiko intermodalitatea ahalbidetuko zaie bizilekuak lineatik urrun samar dituzten pertsonei. Guztira 43 plaza ditu, ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi leku prestatuta, eta beste hainbeste, mugikortasun urriko pertsonentzat. Era berean, bizikleta arruntak zein elektrikoak aparkatzeko gune bat du.
Bidaiarientzako eraikinak solairu bakarra du, bi isurkiko teilatua eta 110 metro karratu inguruko azalera, eta hiru eremu ditu: atondo nagusi bat eta, aldeetako bakoitzean, 9 metro koadroko gela bat, geltoki-buruaren egonaldirako bat, eta terminaleko instalazioetarako beste bat. Atondoan txartelak saltzeko eta baliozkotzeko makinak jarri dira.
Nasen arteko trenbide-pasagunea kentzeko, oinezkoentzako pasabide bat jarri da trenbidearen gainetik bost metroko altueran, hegoaldeko nasara iristeko, Bilborako norabidean. Nasako igogailura, Donostiarantz, zuzenean sartzen da atondoaren barrutik. Igogailuen dorreak metalezko egitura batekin eta kristalezko fatxadekin diseinatuta daude, eta bideak modu seguruan zeharkatzen dituen pasabide berri horretara eskaileren bidez ere irits daiteke.
Obraren aurrekontua 2,9 milioi eurokoa izan da, eta nasetako markesinak eta argiztapena berritzea ere jaso du.
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…
El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…
La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…
El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…
26_0327 Portugaleten adineko gizon bati urrezko katea lapurtu zion gizona atxilotu dute Portugaleten adineko gizon…
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Irunen ustezko ebasketa eta iruzur delituengatik. Atxilotuei telefono mugikor bat…