Ertzainek 36 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian genero-indarkeriako lesio-delitu bat leporatuta, bikotekideari eraso egin ondoren. Biktima ospitaleratuta geratu zen eragindako lesioen ondorioz.
Atzo, igandea, goizeko seiak aldera, Donostiako Unibertsitate Ospitaletik Ertzaintzari ohartarazi zioten ustez bikotekideak eraso egin zion emakume bat artatzen ari zirela.
Zauritutako emakumeak bertaratu zen patruilari aipatu zion Loiola auzoko etxebizitza batean gertatu zela erasoa. Bikote-lagunarekin eztabaida izan ondoren, hark hainbat kolpe eman zizkion, batez ere aurpegian eta buruan. Eragindako lesioen ondorioz, biak aipatutako ospitalera joan ziren emakumea arta zezaten. Hasiera batean, eta erasotzailearen ustezko koakzioen ondorioz, emakumeak osasun-langileei esan zien eskaileretan behera erorita egin zituela zauriak. Medikuarekin bakarrik geratu zenean, bikotekideak jo egin zuela egiaztatu zion.
Biktimak ertzainei esan zien bikotekideak bere osotasunaren aurka mehatxatu zuela benetan gertatutakoa kontatuz gero, eta, batzuetan, sexu-harremanak izatera ere behartu zuela, bere borondatearen aurka.
Medikuaren txostenaren arabera, emakumea, latinoamerikar jatorriko 48 urtekoa, ospitaleratuta geratuko zen neurozirujau espezialistak beharrezko probak eta balorazioa egiteko.
Esku hartu zuten agenteek ustezko erasotzailea, latinoamerikar jatorriko 36 gizona, ospitaleko itxaron gunean zegoena, identifikatu zuten eta, azkenean, atxilotu egin zuten, genero-indarkeriako lesio-delitu bat egotzita.
Atxilotua epailearen eskuetan jarriko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…
El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…
La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…
El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…
26_0327 Portugaleten adineko gizon bati urrezko katea lapurtu zion gizona atxilotu dute Portugaleten adineko gizon…
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Irunen ustezko ebasketa eta iruzur delituengatik. Atxilotuei telefono mugikor bat…