Araian Ertzaintzaren aurkako pintadak agertu dira. Lehenengoan, herriko kiroldegiaren sarreran agertu dena, «Zipaioak falanjistak» irakur daiteke, eta beste bietan, eraikinaren albo batean eta atzealdean daudenak, «Zipaioak falanjistak sokara».
Segurtasun Sailak Araian Ertzaintzaren aurka agertutako pintadak gaitzetsi nahi ditu. Gertakari onartezinak eta lekuz kanpokoak dira. Elkarbizitzaren aurkakoak eta Ertzaintzako agenteen bokazio profesionalaren kontrakoak dira. Era berean, Segurtasun Sailak elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio pintada horiekin identifikatuta sentitu den ertzainari.