Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Arabako hiriburuan, kalean oinez zihoan emakume bati telefono mugikorra lapurtzea leporatuta. Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain bat ohartu zen biktima laguntza eskatzen ari zela, eta berehala atxiki zuen lapurra eta emakumearen telefonoa berreskuratu zuen.
Atzo, igandea, arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, Gasteizko Errege Atea kalean, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek emakume baten oihuak entzun zituen, telefono mugikor bat aipatuz eta bere aurretik oinez zihoan pertsona bat seinalatuz.
Horren aurrean, eta gertatutakoa argitzeko, agenteak gizona harrapatu zuen eta Ertzaintzako agentea zela esanez identifikatu zen. Emakumeak, bien parera iritsi zenean, ertzainari esan zion gizonak poltsan zeraman gama altuko telefono mugikorra lapurtu berri ziola. Gizonak biktimaren telefonoa zeukala egiaztatu ondoren, Ertzaintzaren patruila bat agertzeko eskatu zuen eta une batean ihes egiten saiatu zen lapurra atxiki zuen. Ondoren, lapurtutako telefono mugikorra jabeari utzi zioten.
Inplikatua, magrebtar jatorriko 36 urteko gizona, ebasketa-delitua leporatuta atxilotu zuten eta polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak betetzera. Horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…
El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…
La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…
El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…
26_0327 Portugaleten adineko gizon bati urrezko katea lapurtu zion gizona atxilotu dute Portugaleten adineko gizon…
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Irunen ustezko ebasketa eta iruzur delituengatik. Atxilotuei telefono mugikor bat…