Ertzaintzak 65 urtetik gorako pertsonen artean 6.582 biktimizazio zenbatu zituen iaz 50.000 biztanletik gorako udalerrietan


26_0057 Ertzaintzak 65 urtetik gorako pertsonen artean 6.582 biktimizazio zenbatu zituen iaz 50.000 biztanletik gorako udalerrietan

Ertzaintzak 65 urtetik gorako pertsonen artean 6.582 biktimizazio zenbatu zituen iaz 50.000 biztanletik gorako udalerrietan

Servicio de prensa

2026-01-27

2025ean, Ertzaintzak 6.582 biktimizazio, aurreko urtean baino 704 gehiago, erregistratu zituen Euskadiko 50.000 biztanletik gorako udalerrietan, 65 urte edo gehiagoko pertsonengan:

  • Bilbo: 2.442 biktimizazio
  • Vitoria-Gasteiz: 1.557 biktimizazio
  • Donostia: 1.187 biktimizazio
  • Barakaldo: 508 biktimizazio
  • Irun: 479 biktimizazio
  • Getxo: 409 biktimizazio

Ertzaintzak bildutako datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonek, batez ere, ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak jasaten dituzte, 5.937 biktimizazio, guztira. Ebasketak eta iruzurrak dira ohikoenak: 2.329 biktimizazio eta 2.080 biktimizazio hurrenez hurren.

Iaz, Ertzaintzak askatasunaren aurkako delituengatiko 183 biktimizazio-kasu ere zenbatu zituen 65 urtetik gorako pertsonengan, eta horietatik gehienak mehatxuak dira, 90 guztira. Gainera, 2025ean, Ertzaintzak jakin zuen Euskadiko 50.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi diren 65 urteko edo gehiagoko pertsonen artean 89 biktimizazio izan zirela familia-eremuko tratu txarrengatik.

Jaitsi erantsitako dokumentua