29. edizioaren Gazte Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea ireki da

29. edizioaren Gazte Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea ireki da

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazte Sarien edizio berri baterako deialdia egin du, 1998tik Nafarroan gazteria aktiboa, parte-hartzailea eta bizi-kalitateduna garatzen laguntzen duten ibilbideak eta proiektuak saritzen dituzten sariak. 29. edizioan, berrikuntza nagusia datak aurreratzea da, hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 25era arte egongo baita zabalik.