26_0061 Ertzaintzak Donostian desagertutako emakume bat erreskatatu du

Ertzaintzak Donostian desagertutako emakume bat erreskatatu du
Servicio de prensa
2026-01-28
Gaur, asteazkena, arratsaldean, emakume bat bilatzeko dispositibo bat jarri da abian, ingurukoek desagertu egin dela salatu ondoren. Emandako informazioaren arabera, Ulia mendi inguruan egon zitekeen.
Gaur arratsaldeko ordu biak eta hogei aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura egindako dei baten bidez ohartarazi dute espainiar nazionalitateko 51 urteko emakume bat ez dela joan egunero joan ohi den osasun-zentrora. Zentrotik bertatik emakumearekin harremanetan jartzea lortu dute, eta honek esan die galduta eta lokaztuta zegoela, eta berehala eman diote horren berri larrialdietako zerbitzuei.
Berehala ezarri da Ulian eta inguruan emakumea bilatzeko dispositiboa, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariek koordinatuta, eta Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, Donostiako Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila, Itsas Salbamendua, Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta osasun-baliabideak mobilizatu dituzte.
Helikopteroak arratsaldeko lauak aldera aurkitu eta erreskatatu du azaleko zauriak zituen emakumea, eta anbulantzia bat zain zuen lekura eraman du eta bertan artatu dute.