26_0060 Okupazioak Euskadin erregistratutako delituen %0,5 dira

Okupazioak Euskadin erregistratutako delituen %0,5 dira
Servicio de prensa
2026-01-28
Ertzaintzaren datu ofizialen arabera, 2025ean higiezinen okupazioarekin lotutako 766 arau-hauste erregistratu ziren Euskadin, hau da, lurralde osoan erregistratutako delitu guztien % 0,53.
Zehazki, Ertzaintzak 467 arau-hauste zenbatu zituen usurpazioarekin lotuta; horietatik gehien-gehienak indarkeriarik gabeko okupazioei dagozkie, bizitoki izaerarik ez duten higiezinen kasuan, eta 299 arau-hauste etxebizitza-urraketagatik.
Zifra horiek 2024ko maila beretsuetan mantentzen dira; izan ere, urte hartan 454 usurpazio-delitu eta 257 etxebizitza-urraketa erregistratu ziren.
Lurraldeka, Gipuzkoak pilatzen du kasu kopuru handiena (%43), ondoren Bizkaia dator (%41), eta Araba azkenik (%16).
Ildo horretan, 2025ean, 839 pertsona atxilotu edo ikertu zituzten Euskadin usurpazio- eta etxebizitza-urraketa-delituekin lotuta.
Erantsitako dokumentuan jasotzen dira datu guztiak zehaztasunez.