Categorías: albisteak-berriak

Aldundiak eta Jaurlaritzak Busturialdea-Urdaibaiko entzute-prozesuari buruzko amaierako txostena baloratu dute

Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak Busturialdea-Urdaibain egindako entzute aktiboko prozesuari buruzko amaierako txostenaren ondorioak baloratu dituzte gaur arratsaldean, Gernikako elkartegian. Bi erakundeek bultzatu dute prozesu hori, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC) zentroaren gidaritzapean, jakiteko ea zer iritzi duten eskualdeko herritarrek Guggenheim Bilbao Museoa ingurune horretan handitzeko aukerari buruz.

Bi erakundeek uste dute prozesu hori XXI. mendean politika egiteko modu berri baten adierazpena dela, erronka konplexuei erantzuteko bereziki egokia. Prozesu horrek aukera eman du, batetik, hobeto ulertzeko Busturialdea-Urdaibaiko gizartearen kezkak, itxaropenak eta ardurak, eta, bestetik, ekintza publikorako erabilgarria den ezagutza sortzeko. Ildo horretan, erakundeek kontuan hartzen dituzte txostenaren ondorioak, eta eskualdearen garapenarekin duten konpromisoa berresten dute. Azpimarratu dute prozesuak geruza kualitatibo bat dakarrela, zeinak bidea ematen baitu lehendik dagoen ibilbide-orria indartzeko eta osatzeko: Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa.

Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek adierazi duenez, txostenak oso gako baliotsuak ematen ditu eskualde hori sustatzen jarraitzeko eta gizarte- eta lurralde-kohesioa indartzeko. Haren ustez, entzute-prozesuak agerian utzi du Busturialdea askotariko eskualdea dela; begirada plural eta konplexuak dituela, eta zeharkatzen duten eta erantzun sinplerik onartzen ez duten eztabaida handiak egiten dituela. Agerian geratu da gizartearen adostasun zabala dagoela garapen sozioekonomikoa ingurunearen babesari uko egin gabe bultzatzeko beharraren inguruan, eta identifikatu diren kezka partekatuak eskualdeko plan estrategikoan jorratzen ari dira dagoeneko. Txostenak hobetzeko gako berriak emango dizkio plan horri.

Berebat, gaineratu du prozesuak ikasbide argiak ematen dizkiela erakundeei: informazio gardenagoa eta partekatuagoa izatearen garrantzia, eta lurralde- eta gizarte-arrakalei erantzuteko premia; izan ere, halakoek atxikimendurik eza, mesfidantza eta bidegabekeria-sentipena sortzen dituzte, bereziki zaurgarrienak sentitzen direnen artean. Ildo horretan, Etxanobek adierazi du halako arrakalak ixtea erantzukizun kolektiboa dela, gizarte osoarena, eta, Bizkaiko ahaldun nagusia den aldetik, bere gain hartzen duela.

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak, berriz, gaineratu du entzute-prozesuari buruzko txostenak ez duela bide berririk planteatzen, baizik eta lehendik dagoenari hobeto jarraitzen laguntzen digula: abian dagoena indartzen du, aztertu beharreko elementu berriak ematen ditu eta guztiz bat dator EPEak gobernantza kolaboratiboago baten alde egindako apustuarekin.

Agirre Lehendakaria Centerrek mila kontakizun baino gehiago aztertu ditu

Gorka Espiauk eta Itziar Morenok, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC) zentroaren zuzendariak eta zuzendarikideak hurrenez hurren, amaierako txostenaren ondorioak aurkeztu dituzte, eta, hala, buru eman diote Guggenheim Bilbao Museoa eskualdean handitzeko aukerari buruz herritarrek aurkezturiko 1.002 kontakizun jaso, aztertu eta interpretatzeko hamaika hilabetez egindako lan sistematikoari. Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC) zentroak, Columbia Unibertsitateko AC4 zentroaren laguntzarekin, metodologia akademiko independentea aplikatu du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturik herritarrei entzuteko ekimen aitzindari hori gauzatzeko.

Prozesuan, 1.002 kontakizun bildu dira, interpretazio kolektiboko saioen bidez kontrastatuak eta Ekoetxea Urdaibain 2025eko abenduaren 1ean eta 2an egindako nazioarteko mintegi bateko ekarpenekin aberastuak. Parte-hartze bolumen horrek aukera ematen du jarrera esplizituetatik harago joateko eta eztabaida publikoan agertu ohi ez diren tentsioak, ñabardurak eta kontraesanak atzemateko.

2025ean, eskualdeko 949 pertsonari egin zitzaizkien elkarrizketak. Kasu batzuetan, bigarren elkarrizketak egin ziren gai jakin batzuetan sakontzeko eta, hala bazegokion, pertzepzio-aldaketak aztertzeko; izan ere, Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen Urdaibaiko handitze-proiektua bertan behera uztea. Horregatik, 1.002 dira guztira jasotako kontakizunak, denak ere grabatuak, anonimizatuak eta ALCren webgunean argitaratuak, amaierako txostenarekin batera. Elkarrizketa gehienak aurrez aurrekoak izan ziren, baina ekarpen idatziak, telematikoak eta entzunezkoak ere jaso ziren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ordizian atxilotu dute errezeptazio-delitu batengatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute lapurtutako objektuen errezeptazio-delitua leporatuta. Atxilotuak legez kanpoko jatorria zuen bizikleta…

14 horas hace

Osakidetza anuncia para marzo su mayor OPE histórica con 5.425 plazas

El Servicio Vasco de Salud abrirá el próximo mes de marzo el periodo de inscripción…

14 horas hace

Gipuzkoa lidera el aumento de las okupaciones en Euskadi

Los delitos vinculados a la okupación de viviendas siguen al alza en Euskadi, aunque representan…

14 horas hace

Taxistas de Euskadi convocan una movilización contra los «abusos» de las plataformas VTC

El sector del taxi en Euskadi retomará las protestas el próximo miércoles, 4 de febrero,…

14 horas hace

El Athletic se despide de Europa en el suspiro final

La mística de las noches europeas en Bilbao se tornó en tragedia deportiva este miércoles.…

14 horas hace

Sostenibilidad impulsa nuevas ayudas por valor de 850.000 euros para acelerar la transición energética y climática en Gipuzkoa

El Consejo de Gobierno foral ha aprobado dos convocatorias de subvenciones, dirigidas a ayuntamientos y…

14 horas hace