Ertzainek gizon bat atxilotu dute lapurtutako objektuen errezeptazio-delitua leporatuta. Atxilotuak legez kanpoko jatorria zuen bizikleta bat jarri zuen salgai Interneten.
Atzo, asteazkena, 14:00ak aldera, Oriako Ertzain-etxeko ikerketako agenteek jakin zuten herriko garaje batetik lapurtu zuten eta urtarrilaren 22tik salatuta zegoen bizikleta bat produktuak salerosteko online plataforma batean eskaintzen zela.
Ikertzaileek hitzordua jarri zuten pertsona horrekin, eta, bertaratu zirenean, egiaztatu zuten bizikleta guztiz bat zetorrela salatzaileak emandako deskribapenarekin.
Ebidentzia horien aurrean, susmagarria, espainiar nazionalitateko 21 urteko gizona, atxilotu zuten errezeptazio-delitua leporatuta. Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, aske utzi zuten, eta epaileak noiz deituko zain dago.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du biktimari, aipatutako bizikletarekin batera, lapurtutako gainerako objektuak aurkitzeko.