Categorías: albisteak-berriak

Ordizian atxilotu dute errezeptazio-delitu batengatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute lapurtutako objektuen errezeptazio-delitua leporatuta. Atxilotuak legez kanpoko jatorria zuen bizikleta bat jarri zuen salgai Interneten.

Atzo, asteazkena, 14:00ak aldera, Oriako Ertzain-etxeko ikerketako agenteek jakin zuten herriko garaje batetik lapurtu zuten eta urtarrilaren 22tik salatuta zegoen bizikleta bat produktuak salerosteko online plataforma batean eskaintzen zela.

Ikertzaileek hitzordua jarri zuten pertsona horrekin, eta, bertaratu zirenean, egiaztatu zuten bizikleta guztiz bat zetorrela salatzaileak emandako deskribapenarekin.

Ebidentzia horien aurrean, susmagarria, espainiar nazionalitateko 21 urteko gizona, atxilotu zuten errezeptazio-delitua leporatuta.  Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, aske utzi zuten, eta epaileak noiz deituko zain dago.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du biktimari, aipatutako bizikletarekin batera, lapurtutako gainerako objektuak aurkitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Osakidetza anuncia para marzo su mayor OPE histórica con 5.425 plazas

El Servicio Vasco de Salud abrirá el próximo mes de marzo el periodo de inscripción…

8 horas hace

Gipuzkoa lidera el aumento de las okupaciones en Euskadi

Los delitos vinculados a la okupación de viviendas siguen al alza en Euskadi, aunque representan…

8 horas hace

Taxistas de Euskadi convocan una movilización contra los «abusos» de las plataformas VTC

El sector del taxi en Euskadi retomará las protestas el próximo miércoles, 4 de febrero,…

8 horas hace

El Athletic se despide de Europa en el suspiro final

La mística de las noches europeas en Bilbao se tornó en tragedia deportiva este miércoles.…

8 horas hace

Sostenibilidad impulsa nuevas ayudas por valor de 850.000 euros para acelerar la transición energética y climática en Gipuzkoa

El Consejo de Gobierno foral ha aprobado dos convocatorias de subvenciones, dirigidas a ayuntamientos y…

8 horas hace

Ertzaintzak unibertsitateko ikasleen prestakuntzan laguntzen jarraitzen du

2025ean, 58 gaztek egin zituzten praktika akademikoak Ertzaintzaren unitateetan, eta aurtengo ikasturtean, oraingoz, 43 pertsonak…

11 horas hace