Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren


26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

Servicio de prensa

2026-01-30

Ertzaintzak 198 bider atxilotu zuen adingaberen bat 2025ean, 2024ko ia kopuru bera (3 gehiago), hau da, atxiloketa guztien % 2,14. Bizkaian 83 adingabe atxilotu zituzten, horietatik 43 Bilbon, 75 Gipuzkoan, horietatik 33 Donostian eta 40 izan ziren Araban, guztiak Gasteizen.

Atxilotutako pertsonen jatorriari dagokionez, gehienak espainiar nazionalitatekoak dira, hau da, 107 atxiloketa guztira. 91 kasutan izan dira atxilotuak atzerritarrak.

Adingabeak atxilotzeko arrazoien artean, batez ere ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak daude; horien artean, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretak dira ugarienak. 2025ean atxilotutako adingabeen artean bigarren delitu ohikoena familia-eremuko tratu txarrak izan ziren.

Erantsitako dokumentuan jasotzen dira datu guztiak zehaztasunez.

Jaitsi Datuak/Datos