Categorías: albisteak-berriak

Nekazaritzako Elikagaien Enpresetako Zuzendaritzarako Programa Aurreratuak hirugarren promozioa graduatu du Euskadiko elikagaien sektorearen lehiakortasuna indartuz

  • Hamasei profesionalek jaso dituzte Arkautin Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk sustatutako Nekazaritzako Elikagaien Enpresen Zuzendaritzako Programa Aurreratuko (PADEA) diplomak
  • Abian jarri zenetik, prestakuntza programak sektoreko 56 zuzendari prestatu ditu, profesionalizazioaren eta enpresa-kudeaketa espezializatuaren alde eginez

Nekazaritzako Elikagaien Enpresen Zuzendaritza Programa Aurreratuaren (PADEA) hirugarren edizioa amaitu duten hamasei profesionalei diplomak banatu zaizkie Arkautin. Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak bultzatutako ekimena da, Basque Food Cluster, Bilboko Merkataritza Ganbera eta ESIC negozio eskolarekin lankidetzan.

PADEA programa abian jarri zen EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa-kudeaketa indartzeko eta lehiakortasuna hobetzeko. Elikagaien arloko profesionalek berek identifikatutako premia bati aurre egiteko sortu zen: goi-mailako kudeaketa-prestakuntza izatea, koordinatua eta bateratua, merkatura bideratua, praktikoa eta Euskadiko elikagaien sektorera egokitua. Zuzendariei, sailetako arduradunei edo elikagai-enpresen belaunaldi-erreleboko egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, eta dagoeneko 56 profesional prestatu ditu hiru edizioetan.

Diploma banaketan Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeak, Raimundo Ruiz de Escudero HAZI Fundazioko zuzendariak eta Jon Ander Egaña Basque Food Clusterreko zuzendari nagusiak parte hartu dute.

Azkue sailburuordeak PADEA programa nabarmendu du ikaskuntzarako eta hausnarketarako gune gisa, nekazaritzako elikagaien sektorearen erronkei aurre egiteko, eta berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak nekazaritzako elikagaien sarea indartzeko duen konpromisoa, prestakuntza-programa honen bidez. «Jakin badakigu nekazaritzako elikagaien enpresak zuzentzen dituzuenok erronka konplexuei egin behar diezuela aurre egunero. Horregatik, ikuspuntu estrategiko batetik, PADEAren helburu nagusia da, hain zuzen ere, enpresa-kudeaketako gaitasunak indartzea, enpresak lehiakorragoak eta iraunkorragoak izan daitezen» – adierazi du sailburuordeak.

Programaren indarguneak

PADEA programaren indarguneen artean, prestakuntza espezializatua nabarmentzen da, lau modulutan banatuta: marketina eta salmentak, finantzak, lidergoa eta garapen pertsonala, eta Supply Chain edo hornidura-katea. Programak prestakuntza akademikoagoa eta zientifikoagoa konbinatzen ditu % 100 praktikoak diren saioekin. Saio horietan, estatu mailan erreferenteak diren enpresetako zuzendariek aurkeztutako benetako kasuak aztertzen dira.

Nabarmengarria da era zuzendaritza-profiletara egokitutako metodologia ere nabarmendu behar da, zortzi saio presentzialetan kontzentratutako formatuarekin, prestakuntza eta erantzukizun profesionalak erraz bateragarri egiteko aukera ematen dutenak. Landa Garapenerako Europako Funtsak (LGENF) finantzatzen du kostua, FUNDAEren bidez hobariak jasotzeko aukera gehigarriekin, eta hogei plazako kupoak prestakuntza pertsonalizatua eta kalitatezkoa bermatzen du, batez ere enpresa txiki eta ertainak, mikroETEak eta nekazaritzako elikagaien balio-katean funtsezkoak diren enpresak lehenetsiz.

Prestakuntza-programa irmoa

HAZIko zuzendariak, Raimundo Ruiz de Escuderok, hasiera eman dio jardunaldiari, programaren hiru edizioen arrakasta azpimarratuz. Guztira, nekazaritzako elikagaien azpisektoreetako 56 enpresak hartu dute parte. Era berean, hiru urte hauetan programa garatzea ahalbidetu duen erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, ahaleginak batzea funtsezkoa da nekazaritzako elikagaien sektorearen hazkundea eta sendotzea modu eraginkorragoan bultzatzeko.

Ekitaldia amaitzeko, diplomak banatu dira eta PADEAren hurrengo edizioa 2026ko apirilerako aurreikusita dagoela iragarri da, enpresa berriek parte har dezaten animatuz eta euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasunari eta iraunkortasunari eusteko etengabeko prestakuntzak duen garrantzia azpimarratuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

6 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

6 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

12 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

12 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

2 días hace