Categorías: albisteak-berriak

Donostia harrera familia berrien bila dabil udarako

Udalak eta Fronte Polisarioak proiektu honen edizio berri bat antolatu dute, haur sahararrek uda hirian igarotzeko aukera izan dezaten

Donostiako Udalak, Fronte Polisarioarekin lankidetzan, Oporrak bakean programaren beste edizio bat jarri du abian, eta horrekin, uda honetan, 40 urteko ibilbidea beteko du programak hirian. Donostiako familiek udako hilabeteetan 10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak etxean hartzea ahalbidetzen du ekimenak, eta aski finkatua dago hirian.

Programaren helburua da Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan jasaten dituzten bizi-baldintza gogorrak leuntzea adingabe horiei. Donostian dauden bitartean, azterketa medikoak egiten dituzte, elikadura on bat daukate, eta, batez ere, basamortua ez den beste ingurune bat ezagutzeko aukera dute.

2025eko edizioan, 11 harrera familia izan ziren Donostian. 2026rako helburua hamabostera iristea da. Oraingoz, bederatzi familiak errepikatuko dute esperientzia, aurreko urteetan etxean hartutako adingabeak berriro hartuta. Beraz, parte hartzeko prest dauden beste sei familia aurkitu beharko dira.

Datorren otsailaren 4an, 18:00etan, informazio hitzaldi bat izango da udaletxeko Irutxulo aretoan interesa duten guztientzat, programaren funtzionamendua, harreraren baldintzak eta parte hartzen duten familiek jasotzen duten laguntza xehetasunez ezagutzeko. Zalantzak argitzeko eta Oporrak bakean programaren esperientziara zuzenean hurbiltzeko aukera izango da.

2026ko kanpaina

Aurtengo edizioa 50 urte gure ateak zabalik eta haien esperantza bizirik lelopean aurkeztu da, hiriaren ibilbide solidarioa eta Saharako haurrekin duen etengabeko konpromisoa azpimarratzeko asmoz.
Kanpainaren informazio eguneratua hemen kontsulta daiteke:
Izena emateko epea otsailaren 15era arte egongo da zabalik.

Informazio pertsonalizatua eta izen-ematea

Interesa duten pertsonek zuzeneko arreta jaso eta izena eman dezakete Lankidetza Bulegoan, Aiete jauregian (Aiete pasealekua, 65, 1.a – 20009 Donostia).

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Hondarribiko Udal gobernuak Hondartza kiroldegiaren egoera eta etorkizunerako urratsak azaldu ditu urtarrileko udalbatzan

Urtarrileko Udalbatzan, terrazen behin betiko ordenantza onartzeaz gain, Hondartza kiroldegiaren egoerari buruzko eztabaida izan da,…

5 horas hace

Andrea Villamor Sanchezen kartela izango da 2026ko Hondarribiko Inauterien irudia

Andrea Villamor Sanchezen “Inauterietan sardinak hegan!” lana izango da 2026ko Hondarribiko Inauterien irudia. Guztira 15…

5 horas hace

Etxebizitza-arloko Informazio, Aholkularitza eta Bitartekaritza Zerbitzu berria ireki du herritarrentzat Nafarroako Gobernuak

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2026_02_02 T* La vicepresidenta Alfaro presenta en rueda de…

5 horas hace

Kanpo Ekintzak toki-erakundeei eta elkarteei zuzendutako Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Laguntzak azaltzeko ekitaldi bat antolatu du

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez,…

5 horas hace

Aierdi kontseilariak Nafarroako ardoaren kalitate bereizia eta bere nazioarteko proiekzioa aldarrikatu du Bartzelonako Wine Week-en

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari José Mª Aierdik Nafarroako ardoa «barietateen eta ekoizpen…

5 horas hace

Abiadura 100 km/h -ra murriztuko da, eta ibilgailu astunek ezingo dute A-15 Iruñeko mendebaldeko ingurabidean aurreratu, bide-segurtasuna hobetzeko

Trafikoaren zirkulazioa hobetzeko lanak hasi dira A-15 autobidean, Iruña Mendebaldeko ingurabidean. Nafarroako Gobernuaren jarduerak funtsezko…

5 horas hace