Nekazaritza Politika Bateratu (NPB) berriaren Plan Estrategikoaren esparruan, Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak 13.250.000 milioi euroko inbertsioa egiteko laguntzak aurkeztu ditu astelehen honetan Tafallan. Laguntza horiek 2026ko lehen hiruhilekoan eskatu ahal izango dituzte nekazaritzako elikagaien industriek, eta 2027ra arte gauzatu ahal izango dira.
Industriak Tafallan aurkeztu ditu nekazaritzako elikagaien industriarako laguntzak; aurten deialdia 13,25 milioikoa izango da