Turismo Enogastronomikoaren Nazioarteko I. Kongresua hartuko du Iruñeak

Turismo Enogastronomikoaren Nazioarteko I. Kongresua hartuko du Iruñeak
Barra de bar con pinchos y gente brindando

Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak turismo gastronomikoko profesionalak bilduko ditu Iruñean datorren ostegunean, otsailak 19, egingo den Turismo Enogastronomikoaren Nazioarteko I. Kongresuan. Bertan, nazioarteko adituek hartuko dute parte, eta Italia izango da herrialde protagonista. Hizlariek herrialde horrek turismo enogastronomikoaren garapenean izandako arrakasta-kasuetako batzuk erakutsiko dituzte. Nazio mailan, Nafarroa, Euskadi, Errioxa eta Aragoi izango dira turismo enogastronomikoaren erreferente bihurtu diren helmugetako esperientzia batzuk erakutsiko dituztenak. Biltzarrera joateko, aldez aurretik izena eman behar da otsailaren 17ra arte, esteka honen bidez: https://turismoprofesional.navarra.es/eu/congreso-internacional-de-turismo-enogastronomico