Osasun Departamentuak diruz lagunduko ditu paziente eta familientzako osasun-programak, fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek garatutakoak, paziente kronikoen eta pluripatologikoen osasun-arazoak hobetzeko. NAOn argitaratu diren laguntzen aurrekontu-partida 43.706 euro igo da (%5), 2025ean 613.13 euro izatetik 2026rako 642.013 euro izatera igaro dena. Otsailaren 27ra arte eskatu ahal izango dira, egun hori barne.
Osasun Departamentuak diruz lagunduko ditu paziente kronikoen eta patologia anitzekoen osasun-arazoak hobetzeko programak