Categorías: albisteak-berriak

26_0099 Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio gazte bati telebistak lapurtzeagatik, kalteengatik eta usurpazioagatik

Joan den astearte arratsaldean, Ertzainek eginbideak ireki zizkioten 29 urteko gazte bati, Donostiako hotel batetik telebistak lapurtzea eta kalte- eta usurpazio-delituak leporatuta.  Beste hiru gazte, lapurtutakoak zirela jakinda, telebistak errezeptatzeagatik inputatu zituzten.

Astearte arratsaldean, Ertzaintzari jakitera eman zioten Donostiako hotel batean zegoen gizon batek, aurreko egunetan, hainbat telebista lapurtu zituela. Pertsona horrek lapurreta onartu zuen bertaratu ziren polizien aurrean, eta beste pertsona batzuei eman zizkiela eta, delitu baten emaitza zirela jakinda, erosi egin zizkiotela esan zien.

Era berean, jakin ahal izan zuten pertsona horrek obretan zegoelako jendearentzat itxita zegoen establezimenduko hiru gela okupatu zituela hainbat egunez. Gainera, logelako edaritegietako janariak eta edariak kontsumitu zituen, eta kalteak egin zituen telebistak instalatuta zeuden hormetan.

Agenteek aparatuak berreskuratu zituzten eta legezko jabeei itzuli zizkieten. Inplikatu nagusiari, 29 urtekoari, eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa ebasketa, usurpazioa eta kalteak leporatuta. Gainera, beste hiruak, 19 urtetik 22 urtera bitartekoak, identifikatu ahal izan zituzten errezeptazioagatik.  

Lau ikertuak, espainiar nazionalitatekoak, agintari judizialaren aurrera agertu beharko dute eskatzen dietenean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0309 Ertzaintzak EHUko ikasleei zuzendutako hitzaldi batzuetan parte hartuko du Bilbon

Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…

28 minutos hace

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik

26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…

28 minutos hace

26_0307 Gizon bat atxilotu dute Donostian etxe batean lapurreta egiteko hesi baten gainetik jauzi egin ondoren

Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…

28 minutos hace

26_0306 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…

3 horas hace

Venden en Wallapop fragmentos de la red de la portería de la Real Sociedad en la final de la Copa

El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…

3 horas hace

Instalado un nuevo radar fijo a 60 km/h en Maltzaga por las obras del viaducto

La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…

3 horas hace