26_0107 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek pertsona baten gorpua aurkitu dute Donostian, txabola batean piztutako sute batean


26_0107 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek pertsona baten gorpua aurkitu dute Donostian, txabola batean piztutako sute batean

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek pertsona baten gorpua aurkitu dute Donostian, txabola batean piztutako sute batean

Servicio de prensa

2026-02-13

Pertsona baten gorpua aurkitu dute gaur, ostirala, arratsaldean, Altza auzoko txabola batean izandako sutean.


Gertakariak gaur, ostirala, arratsaldeko seiak eta hamar inguruan izan dira, Donostiako Altza auzoko txabola batean. Berehala bertaratu dira suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta osasun-zerbitzuak. Sutea itzali eta eraikinaren barrura sartu ondoren, pertsona baten gorpua aurkitu dute.

Batzorde judizial bat ere bertaratu da, eta Ertzaintzak dagokion ikerketa hasi du sutea eragin duten arrazoiak argitzeko.