Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak mugaz gaindiko lankidetza zientifikoa indartu du “LTC Sarea Encounter 2026” topaketan

  • LTC Sarea sareak hamarkada bat baino gehiago darama Euskadi eta Akitania Berriaren arteko lankidetza estrategikoa sustatzen.

  • Ekitaldian Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategi (LTC) berri bat iragarri da, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak bultzatuta.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko Politika Zientifikoko zuzendari Amaia Esquisabelek “LTC Sarea Encounter 2026” inauguratu du gaur goizean; foro horrek Euskadiko eta Akitania Berriko Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategietako (LTC) eta LTC Incubators laborategietako ikertzaile senior eta juniorrak bildu ditu.

Biarritzen egin den ekitaldian LTC berri baten sorrera iragarri da: Converther. Euskampus Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Bordeleko Unibertsitateak sustatu dute elkarrekin. Laborategiak prozesu fisiologiko eta patologiko ugaritan esku hartzen duen entzima familia baten azterketan jarriko du arreta (zehazki, proteinen heltzean parte hartzen duten proproteinen konbertasen bidez), eta zahartzearen eta minbiziaren aurkako terapietarako izan dezakeen aplikazioan. Horrela, bi eskualdeentzat estrategikoak diren arloetan partekatutako gaitasun zientifikoak indartuko dira.

Esquisabel zuzendariak azpimarratu du “mugaz gaindiko lankidetza palanka estrategikoa dela gure garaiko erronka zientifiko eta sozial handiei aurre egiteko —klima-aldaketatik hasi eta trantsizio digital eta energetikoraino— ikuspegi partekatu eta anbizio berritu batekin”. Era berean, nabarmendu du ikerketa-agenda bateratuak sendotzeak aukera ematen duela “gaitasunak batzeko, bikaintasuna sortzeko eta Euskadi Europako eta nazioarteko ezagutza-sareetan kokatzeko”.

Lankidetza zientifikoari buruz hausnarketa egiteko gunea

Topaketak gogoeta estrategikoa irekitzeko balio izan du, hamar urte baino gehiagoko elkarlanaren ondoren mugaz gaindiko lankidetza zientifikoaren etorkizunari buruz. Mahai-inguruetan LTCen eginkizuna aztertu da, ikerketaren, prestakuntza aurreratuaren eta talentua erakartzearen motor gisa, baita berrikuntza-ekosistema baterantz izan dezaketen bilakaera ere, enpresa-ehunarekin eta politika publikoekin konektatuta.

“LTC Sarea Encounter 2026” topaketak, horrela, lankidetza-eredu bat sendotzen du, bikaintasun zientifikoan, prestakuntzan, ezagutzaren transferentzian eta inpaktu sozioekonomikoan oinarritua, Eusko Jaurlaritzaren estrategiarekin bat etorriz, nazioarteko esparruan euskal zientzia, teknologia eta berrikuntza sistema indartzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Lehendakaria Baskoniari egin zaion harrera ofizialean izan da

Imanol Pradales Lehendakaria Baskoniari egindako harrera ofizialean izan da gaur arratsaldean. La entrada Lehendakaria Baskoniari…

10 horas hace

Pertsona batek Ertzaintzaren agenteen jarduera salatu du Sestaon

Joan den igandeko goizaldean, Sestaoko ertzain-etxeko uniformerik gabeko patruila bat bereizgarririk gabeko ibilgailu ofizial batean…

10 horas hace

26_0144 Pertsona batek Ertzaintzaren agenteen jarduera salatu du Sestaon

Joan den igandeko goizaldean, Sestaoko ertzain-etxeko uniformerik gabeko patruila bat bereizgarririk gabeko ibilgailu ofizial batean…

22 horas hace

«Pablo Sarasate» Musika Kontserbatorio Profesionalak bi sari lortu ditu 2026ko Hezkuntza Bikaintasunaren Sarietan

Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalak 2026ko Hezkuntza Bikaintasun Sariak lortu ditu, musika-heziketan eta kulturarako sarbidean…

1 día hace

Chivite Lehendakariak 530.000 euroko inbertsioa jaso duen Murchanteko eguneko zentro berria inauguratu du

Visita de la presidenta María Chivite al nuevo centro de día de Murchante. Maria Chivite…

1 día hace

Industriak, CEINek eta NUPek hitzarmena sinatu dute Hirugarrena kudeatzeko, ekintzailetzarako gune berria, martxoaren 4an inauguratuko dena

Ekintzailetza teknologikorako eta berrikuntzarako espazio berriak, Hirugarrenak, martxoaren 4an irekiko ditu ateak, gune hori arautzen…

1 día hace