Nafarroak zientzia, enpresa eta politika publikoak lotzen dituen ekosistema bioteknologiko sendo bat finkatzeko estrategia erakutsi du Transfiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan. Juan Luis García Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria buru izan duen ordezkaritzak ekitaldiko bi mahai-ingurutan parte hartu du, eta stand propioa izan du.
Nafarroak bioteknologian eta transferentzia teknologikoan bere lidergoa indartu du Europako Transfiere foroan