Ivan Larraza: «Adinekoek eskarmetua handia dute eta gizartea ehuntzen lagundu dezakete»

Ivan Larraza: «Adinekoek eskarmetua handia dute eta gizartea ehuntzen lagundu dezakete»

Ivan Larraza, Ongizate sailburuordea Bizkaia Irratian elkarrizketatu dute gaur. Sailburuorde gipuzkoarrak adierazi du ongizatea modu integralean ulertu behar dela eta zentzu horretan komunitatearen papera nabarmendu du. Izan ere, Larrazaren hitzetan ongizatea bermatzeko elkarlana beharrezkoa da.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak

Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen GLLak arautzeko dekretu berriak dakartzan helburu bi azpimarratu Larrazak. «Dekretu berri honi esker udalek, datorren urtean, ez dute zertan dirua aurreratu beharko, guk udalei dirua 2027ko urtarriletik aurreratuko diegu. Era berean dekretu honek sail desberdinetako arauen baldintzak lerrokatzen ditu» adierazi du Ongizate sailburuordeak.

Bestalde nahi ez den bakardadeari aurre egiteko Ongizate sailburuordetzak dituen zerbitzu eta programei buruz hitz egiterakoan Ivan Larrazak Beti On telelaguntza zebitzua azpimarratu du. «Oso balorazio ona duen zerbitzua da eta ia 90 mila erabiltzaile ditu. Beti Onen bitartez pertsona nagusi askoren bakardadea arintzen da» azaldu du Ivan Larrazak.

Elkarrizketan Ongizate sailburuordeak Altxor proiektua ere aipatu du nahi ez den bakardadearen kontrako baliabide gisa. «Europako Funtsei esker sortu den proiektu berritzailea da, 2025eko urritik martxan dena eta 60 urtetik gorakoei haien bizi proiektua egiten laguntzea du helburu. Erretiro hartzen dutenek bizi berri bat hasten dute eta Altxorrekin haien bizitza proiektu propioa edukitzen laguntzen diegu, boluntariotzaren bitartez edo hainbat elkartek eta administraziok bideratzen dituzten programak eskainiz. Pertsona nagusiak eskarmentu handiko pertsonak dira eta gizartea ehuntzen lagundu dezakete» esan du Larrazak.