Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, «Bir_populazio Astearteak – Martes de Re_Población» bigarren topaketa egin zuen atzo, Artetan (Ollo harana). «Herriak, ikaskuntza- eta sorkuntza-laborategia» lelopean, gune honek unibertsitateetako praktiken programen esperientzia inspiratzaile eta arrakastatsuetan sakontzea izan du helburu, baita landa-eremutik abiarazitako proiektuetan eta graduko proiektuetan eta bizi-proiektuetan.
Lurralde-kohesioak gazteak landa-eremuak biziberritzeko eragile gisa kokatzen ditu, prestakuntzari eta ekintzailetzari esker