2025ean, 775 eraso jakinarazi ziren osasun-profesionalei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan

2025ean, 775 eraso jakinarazi ziren osasun-profesionalei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan

Iaz, guztira 775 eraso jakinarazi ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalei, eta 2024an, berriz, 754. Kopuru horren arabera, langile guztien %5,81ek erasoren bat jasan zuen. Datu horiek martxoaren 12an Profesional Sanitarioei Erasoen aurkako Europako Eguna dela eta eman dira ezagutzera.

Gizartea egoera horretaz kontzientziatzeko asmoz, Osasun Departamentuak «Medikuntzarik onena» kanpaina sustatu du. Kanpaina horrekin agerian jarri nahi du enpatia eta errespetua direla osasun-zentroetan giro egokia sortzeko tratamendurik onena.