Nafarroako Lehendakari Maria Chivite Navascuesek parte hartu du Eskualdeetako Komiteak joan den asteazkenean egindako osoko bilkuran eta Automobilen Industriaren Etorkizunari buruzko Eskualdeen Europako Komitearen (CORAI) eskualde arteko taldean. Bertan, Europar Batasunaren lehentasun instituzionalak eta politikak eztabaidatu dira, besteak beste, automobilgintzaren sektorearenak. Lehendakariak Nafarroako estrategia jarri du adibide gisa ekosistemari dagokionez, eta sektorearen trantsiziorako bultzada publikoa, elektrifikaziorako eta inbertsio pribaturako laguntza berriak eta balio-katearen hedapena nabarmendu ditu.
Chivite Lehendakariak Nafarroako ekosistema jarri du adibide gisa Europak automobilgintzan duen erronkari buruzko eztabaidan