Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Versiak Barakaldon dituen instalazioak bisitatu ditu, zuzenean ezagutzeko % 100 Euskadikoa den eta ia mila profesional dituen enpresa honen jarduera eta Euskadiko ekosistema teknologikoa eta subiranotasun digitala bultzatzeko egiten duen ekarpena.
Bileran, konpainiako arduradunek beren enpresa-eredua aurkeztu dute, ondoren merkatuan jartzen duten teknologia propioa garatzeko eta eraikitzeko, bai eta erakunde publikoei eta pribatuei eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzeko duten gaitasuna ere.
Bisitan, adimen artifizial aplikatuaren erabilera-kasuen erakustaldia egin da, eta Versiaren lan-ildo nagusiak berrikusi dira, hala nola azpiegitura teknologikoak, softwarearen garapena, datuen estrategia eta analitika aurreratua eta zibersegurtasuna, erronka teknologiko mota orori erantzuteko.