Ertzainek atxilotzeko agindu judizialak indarrean zituzten bi pertsona atxilotu dituzte Arabako hiriburuan. Atxilotuak ibilgailu batean zihoazen, eta ihes egin dute alkoholemia kontrolarekin topo egin dutenean. Gidariak positibo eman du droga-proban, eta bere gidabaimena ez zuen indarrean.
Atzo, ostirala, arratsaldean, Arabako Trafiko Unitateko agenteak Gasteizeko sarreretako batean alkoholemia-kontrol bat egiten ari zirenean, auto batek, agenteak ikustean, ihes egin zuen. Hainbat patruila autoaren atzetik abiatu ziren, eta N-662 errepidean, Arabako hiriburuko udal-barrutian, harrapatu zuten.
Autoan bi pertsona zihoazen eta, egiaztatu ahal izan zutenez, biek atxilotzeko agindu judizialak zituzten indarrean. Batek, emakumeak, zortzi agindu judizial zituen indarrean, horietako sei atxilotzekoak. Gainera, gidariak positibo eman zuen droga-proban eta gidabaimena ez zuen indarrean, eta polizia-eginbideak ireki zizkioten beraz, bi arrazoiengatik.
Bai gizona, 49 urtekoa, bai emakumea, 50 urtekoa, espainiar nazionalitatekoak dira, eta polizia-aurrekari ugari dituzte. Biak gaur goizean jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan.