26_0181 Hiru adingabe atxilotu dituzte Gasteizen homosexualak izateagatik bi gazteri eraso egitea leporatuta


26_0181 Hiru adingabe atxilotu dituzte Gasteizen homosexualak izateagatik bi gazteri eraso egitea leporatuta

Hiru adingabe atxilotu dituzte Gasteizen homosexualak izateagatik bi gazteri eraso egitea leporatuta

Servicio de prensa

2026-03-08

Ertzaintzak 17 urteko bi adingabe eta 16 urteko beste bat atxilotu ditu gaur goizean irain homofoboak egin dizkieten bi mutili ustez eraso egiteagatik.


Gaur goizeko seiak aldera, hainbat polizia-dotazio Gasteizko Alde Zaharrera joan dira, bi pertsonari eraso egin dietela jakin ondoren.

Biktimak latinoamerikar jatorriko bi gazte dira, eta agenteei esan diete Koroatze auzoko aisialdiko lokal batetik irten eta Aldabeko Gizarte Etxe inguruan zeudenean, hiru mutil hurbildu zaizkiela eta lurrera bota eta ukabilkadak eta ostikadak eman dizkietela. Adierazi dutenez, jotzen zituzten bitartean iraindu ere egin dituzte homosexualak zirela esanez.

Handik minutu batzuetara, Jesusen Zerbitzarien kalean, aurkitu eta atxilotu dituzte ustezko hiru erasotzaileak. 17 urteko bi adingabe eta 16 urteko beste bat ziren, hirurak magrebtar jatorrikoak.

Polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotuak Adingabeen Fiskaltzaren esku jarriko dituzte.