26_0182 Lau pertsona zauritu dira Azkoitian, bi ibilgailuk GI-2634 errepidean izandako istripu batean


26_0182 Lau pertsona zauritu dira Azkoitian, bi ibilgailuk GI-2634 errepidean izandako istripu batean

Lau pertsona zauritu dira Azkoitian, bi ibilgailuk GI-2634 errepidean izandako istripu batean

Prentsa zerbitzua

2026-03-08

Larrialdi Zerbitzuak, Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun-langileak 17:50ean mobilizatu dira GI-2634 errepidean, Azkoititik Elgoibarrera, bi autoren arteko trafiko-istripu baten tokira. Osakidetzak helikopteroa mobilizatu du biktimetako bat eramateko.


Talkaren ondorioz, hainbat persona bi ibilgailuren barruan harrapatuta zeuden, eta suhiltzaileak lanean aritu dira biktima horiek ateratzeko. Bestalde, Ertzaintzak gune bat prestatu du Osakidetzaren helikopteroak lurra har zezan.

Zauritutako gidarietako bat, 19 urtekoa eta espainiar nazionalitatekoa, helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. Beste bidaiaria, 18 urteko magrebtarra, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.

Beste ibilgailuko bidaiariak, 75 urteko gizon bat eta 67 urteko emakume bat, biak espainiar nazionalitatekoak, Donostia Ospitalera eraman dituzte anbulantzian.

Urola Kostako eskualdeko eta Gipuzkoako Trafiko Unitateko ertzainek istripua artatu, zirkulazioa arautu eta dagokion atestatuaren eginbideak hasi dituzte, gertatutakoaren arrazoiak ikertzeko.