Barakaldoko Udalak berriro ekin dio Munoa Barrutik programari, Munoa Jauregian hainbat birgaitze-obra burutu ondoren

Barakaldoko Udalak berriro ekin dio Munoa Barrutik programari, Munoa Jauregian hainbat birgaitze-obra burutu ondoren

Barakaldoko Udalak Munoa Barrutik programaren edizio berri bat jarri du abian, herritarrek Munoa Jauregiaren barrualdea ezagutzeko eta XX. mende hasierako burgesia nola bizi zen ezagutzeko aukera izan dezaten. Eraikin enblematikoan egindako birgaitze-lanen ondoren heldu zaio berriz ere ekimenari. Obra horiei esker, ondare-multzo horretako funtsezko elementuak berreskuratu eta balioetsi ahal izan dira, hala nola beiratea edo sarrera nagusia. «Gure helburua, Munoa Barrutik elkartearekin, Barakaldoko ondare historikoa zabaltzea eta balioan jartzea da, herritarrei gure hiriko gune enblematikoenetako bat hurbilduz», azaldu du Nerea Cantero Kultura zinegotziak.

Munoa jauregia, 2017an Kultura Intereseko Ondasun izendatua Monumentu Multzo kategorian, bere lorategiekin, kotxetegien eraikinarekin eta eskultura apaingarriekin batera, hiriko harribitxi arkitektoniko eta historiko handienetako bat da. Munoa Barrutik elkartearen bitartez, Udalak ateak irekitzen ditu auzotarrek jauregiko solairu nobletik, neguko galeriatik eta hainbat espazio berezitatik ibili ahal izan dezaten, Horacio Echevarrietaren irudira eta garaiko burgesiaren bizimodura hurbilduz.

Azken urteotan, Udalak 3,9 milioi euro inbertitu ditu finka eta Munoa jauregia hobetzeko eta birgaitzeko. Esku-hartzeei esker, multzoaren funtsezko elementuak berreskuratu dira, hala nola teilatua, beiratea, galeria, sarrera nagusia eta barruko hainbat espazio, betiere eraikinaren ondare- eta arkitektura-balioa errespetatuz.

Bere balio historikoaz gain, Munoa Jauregia kulturaren eta ikus-entzunezkoen erreferentziazko gune gisa finkatu da, eta zinema- eta telebista-ekoizpen ugaritarako aukeratu da.

Familia-jarduera berriak Berritasun gisa, Munoa Jauregian familia jarduerak egingo dira udaberrian, herriko ondarea txikienei hurbiltzeko eta Barakaldoko historiaren ezagutza familian sustatzeko. Laster jakinaraziko da tailer horien programazioa, gaur egun diseinufasean dagoena.

Programa ekainera arte garatuko da larunbatetan, 17:00etatik 18:00etara, eta igandeetan, 11:30etik 12:30era eta 13:00etatik 14:00etara. Maiatzean eta ekainean ere, berrikuntza gisa, eskaintza indartuko da larunbat arratsaldeetan bi txanda eginez. Taldeko gehieneko kopurua 20 lagunekoa izango da, eta ez da gutxieneko betekizunik behar parte hartzeko.

Nola eman izena

Izena ematea beharrezkoa izango da, udalaren webgunearen edo BarakaldoAppen bidez (egoitza elektronikoa, Hezkuntza atalean, Tramitea online aukera), horretarako beharrezkoa da B@kQ ziurtagiria izatea. Telefonoz ere eman daiteke izena, Barakaldotik 010 zenbakira deituta edo herritik kanpoko 944 789 200 zenbakira deituta, eta aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Pertsona bakoitzak gehienez 4 plaza erreserbatu ahal izango ditu. Eskaerak plaza erabilgarriak gainditzen baditu, banakako itxaron-zerrenda bat sortuko da bisita bakoitzerako. 0 eta 6 urte bitarteko haurrak doan sartzen dira bisitan; 7 eta 12 urte bitarteko haurrak, erretiratuek, langabeek eta pentsiodunek euro bat ordaintzen dute. Sarrera orokorra 2,15 eurokoa da.