Elena Perez Barredo sailburuordeak euskal kooperatibismoak berdintasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du

Elena Perez Barredo sailburuordeak euskal kooperatibismoak berdintasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du

Euskadiko Kooperatiben Kontseiluak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) antolatutako ekitaldian parte hartu du Elena Pérez Barredo Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

“Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago” lelopean, topaketak balio izan du emakumeek euskal mugimendu kooperatiboan duten papera ikusarazteko eta Euskadiko enpresa kooperatiboak indartzen eta aurrera egiten laguntzen duten emakumeen konpromisoa aitortzeko.

Ekitaldia Gasteizko Villasuso Jauregian egin da, eta eredu kooperatiboari balioa eman zaio, lan-ingurune berdinagoetara iristeko funtsezko tresna baita, parte-hartzea, erantzunkidetasuna eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatuz.

Desde el Departamento de Economía, Trabajo y Empleo del Gobierno Vasco se ha subrayado la importancia de seguir impulsando políticas y acciones que refuercen la igualdad en el ámbito laboral y empresarial, en línea con los valores que históricamente han caracterizado al cooperativismo vasco.