Kanadako enbaxadak Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa bisitatu du

Kanadako enbaxadak Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa bisitatu du

Kanadako enbaxadako ordezkariak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan izan dira, larrialdiak kudeatzeko euskal sistemaren funtzionamendua ezagutzeko.

Bisita instituzionalean, Kanadako kontsul Devon Zhangek eta Carla Gonçalves kontsul-agenteak lan-bilera bat izan dute Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Joseba Zorrillarekin eta larrialdietan esku hartzeko, aurrea hartzeko eta koordinatzeko zerbitzuetako buruekin.

Topaketari esker, Euskadiko larrialdiak koordinatzeko eredua, kudeaketa operatiboko zentroaren funtzionamendua eta arrisku- edo hondamendi-egoeretan jarduteko protokolo nagusiak aurkeztu ahal izan dira. Halaber, bi ordezkaritzek esperientziak eta jardunbide egokiak trukatu dituzte hainbat arlotan, hala nola larrialdien kudeaketa integralean, erakundeen arteko koordinazioan eta herritarrei arreta ematean.

Bisita segurtasun publikoaren eta babes zibilaren arloko nazioarteko lankidetza-kanalak indartzeko interes partekatuaren barruan kokatzen da, baita larrialdien aurrean erantzuteko sistemak elkar ezagutzearen baitan ere.