Eskaera epea martxoaren 6ean hasi eta apirilaren 7an amaituko da (biak barne)
Martxoaren 5ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu da Donostiako Udalak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat 2026 urteko dirulaguntzen hainbat deialdi jasotzen dituen albistea. Beraz, martxoaren 6tik apirilaren 7ra bitartean (biak barne) proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte elkarteek.
Elkartegintzak garrantzia berezia du Donostiako Udalak sustatu nahi duen kohesio sozialerako eta herritarren partaidetzarako, eta, horregatik, hiriko elkarte eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuek garatzen dituzten jarduera anitzak finantzatzeko dirulaguntzak emateari lotutako partidak daude Udal Sailen aurrekontuetan, elkarteen jarduera askok Donostiako herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutelako eta, batzuetan, Erakunde Publikoek planteatutakoen osagarri ere direlako.
Donostia Kultura kontuan hartu gabe, Udalak gainontzeko dirulaguntza lerroetarako 2.677.756 euro esleitu ditu guztira, aurreko urtean baino % 11,4 gehiago. Kopuru gehikuntza hori Lankidetza eta Euskara Zerbitzuak zenbateko osoen handitzeagatik gertatu da: hurrenez hurren 210.000 euro Nazioarteko Lankidetzarako , 90.000€ Sensibilizaziorako, eta Euskeraren arloan 5000€ gehiago 3 dirulaguntza lerroetan artean.
Jarraian, deialdi honetako berrikuntza garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen dira, baina kontuan izan behar da horiek interpretatzeko erreferentzia bakarra dirulaguntzen oinarri orokorrak eta lerro bakoitzeko espezifikoak direla:
Besteren artean:
|
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…