26_0189 Ertzaintza eta Save the Children lankidetzan ari dira Euskadin haurrak babesten
Ertzaintza eta Save the Children lankidetzan ari dira Euskadin haurrak babesten
Prentsa Zerbitzua
2026-03-11
Ertzaintzak gaur goizean bilera izan du Save the Children GKEko Euskadiko ordezkariekin, bi erakundeen arteko komunikazio-bideak ezartzeko.
Gaur goizean, Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian bilera egin dute Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko Atal Nagusiko Adingabeen Ataleko arduradunek eta Save Save the Children GKEren ordezkariek. Bileran, gobernuz kanpoko erakundeak haurren eskubideen defentsaren esparruan egiten duen lana eta lurraldean egiten dituen esku-hartzeen helmena aurkeztu dizkie polizia-arduradunei.
Topaketak bi erakundeen arteko lankidetza estuago baten oinarriak finkatzeko balio izan du, koordinazio-mekanismoak indartzeko eta zuzeneko komunikazio-bideak ezartzeko helburuarekin, Euskadin Save the Children erakundeak detektatutako haurren eta nerabeen aurkako indarkeria-kasuen aurrean azkar eta eraginkortasunez jardun ahal izateko.
Ekimen honekin, Ertzaintzak gizarte-erakunde espezializatuekin aliantzak sendotzen jarraitzen du, edozein adingaberen segurtasunari eta ongizateari eragin diezaiokeen edozein egoeraren aurrean prebentzioa, detekzioa eta erantzuna hobetzeko.