Ertzaintza emakume bati ustez egindako sexu-erasoa ikertzen ari da, atzo goizean Bizkaiko hiriburuan izandako gertaera batzuen harira. Gizon bat, 42 urtekoa, atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik, San Frantzisko auzoko atari baten barruan sexu-erasoa egiten saiatzeagatik biktimak jarritako salaketaren ondorioz.
Ertzaintza ikertzen ari den egitateak atzo, asteartea, goizean gertatu ziren Bilbon. Goizeko sei eta erdiak aldera, Bilboko Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila batzuei jakitera eman zieten emakume batek polizia agertzeko eskatu zuela Bilboko San Frantzisko auzoan. Antza denez, emakumeak gizonezko baten sexu-erasoa jasan zuen.
Bertaratu ziren agenteak emakumearekin harremanetan jarri ziren, eta honek agenteei esan zienez, hasiera batean gizon batekin atari batean sartu zen baimendutako sexu-harremanak izateko, baina gizonak atzetik lepotik heldu zion, mataleoiaren teknika erabiliz, eta hainbesterako presioa egiten hasi zen, ezen konortea galtzeko zorian egon baitzen.
Emakumea gizonaren erasoari ihes egiten saiatu zen, eta hainbat kolpe eta besaurrean hozkada bat jaso zituen. Azkenik, emakumeak ataritik ateratzea lortu zuen eta gizonak ihes egin zuen.
Agenteek biktimari, magrebtar jatorriko 35 urteko emakumeari, lagundu zioten, eta osasun-zentro batera eraman behar izan zuten. Ondoren, sexu-erasoen biktimentzako protokoloa jarri zuten abian.
Handik minutu batzuetara, eta emakumeak emandako datuetan oinarrituta, ertzainek San Anton zubiaren inguruan aurkitu zuten ustezko erasotzailea. Ertzaintzak atxilotu egin zuen gizona, espainiar nazionalitatekoa eta 42 urtekoa, sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik, eta Bilboko Ertzain-etxera eraman zuen polizia-eginbideekin jarraitzeko. Horiek amaitu ondoren, epailearen eskuetan jarriko dute.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du gertaeraren inguruabarrak argitzeko.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…