Imanol Pradales Lehendakariak EDE Fundazioaren eraikin berria inauguratu du gaur Bilbon (Manuel Allende, 10). «Bizitza duineko etorkizunak sortzeko etxea» da, eta komunitateari, gizarteratzeari eta erakundeen arteko elkarlanari irekitako espazio bihurtzeko asmoz sortu da.
Bisitaren ostean, Imanol Pradales Lehendakariak EDE Fundazioaren lana goraipatu du eta azpimarratu duenez, “inoiz baino gehiago, erakundeen, hirugarren sektore sozialaren eta herritarren arteko lankidetzan bizkorrak, eraginkorrak eta bikainak izan behar dugu”.
Eraikin berriak higiezinaren ondare historikoa jaso du. Ondare hori 1947an sortu zuten Jesusen Bihotzaren Dama Apostolikoek, behartsuentzako harrera-leku, bizileku eta jantoki gisa. EDE Fundazioak harrera-espiritu horri eutsi nahi izan dio.
Jon Mancisidor EDE Fundazioko presidenteak nabarmendu duenez, «gure erakundeak gizarte jasangarri bat lortzeko lan egiten du, planeta zaintzen duena eta pertsona guztiak -desberdinak baina eskubideetan berdinak direnak- zaindu eta barne hartzen dituena. Partaidetzatik eta guztion ongiaren zerbitzura eraikia izan da, eta betiere, gizartea eraldatzeko ikuspegiarekin, pertsonen bizitza hobetzeko, bereziki ahulenenak».
Gizarte-berrikuntzako proiektu integrala
Eraikinaren birmoldaketaren ondorioz, egoitza bizitegi eta esku-hartze sozialerako gune bihurtu da, eta egoera ahulean dauden pertsonak eta kolektiboak gizarteratzen laguntzeko programak eta zerbitzuak biltzen ditu, baita jatetxe sozial bat ere.
5.000 metro karratuko azalerarekin, proiektuaren helburua da espazio berean erakundearen hamarkada askotako lan komunitarioa biltzea eta etorkizunera begira proiektatzea, ingurune ireki, irisgarri eta berritzaile bat sortuz, gizarte-kohesioa eta kolektibo desberdinen arteko topaketa errazteko.
Eraikinak erreferentziazko proiektua izan nahi du Euskadiko esku-hartze komunitarioan, erakundearen misioarekin lerrokatuta eta jasangarritasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoarekin konprometituta.
Gizarteratzeko eta komunitate-garapenerako gune bat
Eraikin berriak hainbat baliabide ditu gizarte-inklusioa sustatzeko eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko.
Hauek nabarmendu behar dira:
Horrek guztiak proiektu sozial, komunitario, gastronomiko eta kulturalen ekosistema bat osatzen du, bizikidetza, topaketa eta aukera berriak sortzea errazteko pentsatua.
Eraikinaren inaugurazioak EDE Fundazioaren 50. urteurrenaren ospakizunarekin bat egingo du. Urte hauetan zehar, erakundea handituz joan da eremu komunitarioan erronka sozial berriak hartu ahala, betiere pertsona eta kolektibo ahulenen beharrei erantzuteko helburuarekin.
Programa horien barruan sartzen dira, besteak beste, indarkeria matxistaren biktimei arreta ematea, aisialdiko hezkuntza, garapen komunitarioa, etxerik gabeko pertsonei laguntzea, kultura-aniztasuna, gazteak, migrazioa, adinekoak, enplegu inklusiboa, prestakuntza, sukaldaritza soziala edo errefuxiatuen harrera.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…