Nafarroako Gobernuak Alboko Esklerosi Amiotrofikoa eta beste gaixotasun edo konplexutasun handiko prozesu batzuk dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko urriaren 30eko 3/2024 Estatuko Legea Foru Komunitatean ezarri ahal izateko beharrezkoa den Foru Aginduaren idazketa amaitu du. Horri esker, ELAko gaixoek 9.589 eurorainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte etxean zaintzeko, zaintzaile profesional bat eta/edo zerbitzu-enpresa bat kontratatuz.
Nafarroan ‘ELA Legea’ ezartzeko beharrezkoa den Foru Aginduaren idazketa amaitu du Foru Gobernuak, etxean zaintzeko dirulaguntzak indartzeko