Atzo arratsaldean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideek Derioko (Bizkaia) Untza mendi klubean mendizale talde bati eman zioten ingurune naturalean egindako jardueretako segurtasun aholkuei buruzko hitzaldia.
Hitzaldira 50 pertsona inguru joan ziren, eta agenteek segurtasun-aholkuak eman zizkieten, batez ere, mendiko irteeren plangintzara, motxila prestatzeko beharrezko materialetara, informazio meteorologikoaren kontsultetara edo abisuetara, aire zabaleko jarduerak egiten ditugunean gorabeheraren bat gertatzen denean.
Gainera, ezbeharren bat izanez gero nola jokatu behar den eta erreskate-taldeen laguntzaren zain dauden bitartean zer egin behar den ere aztertu zen.
Azken puntu horri dagokionez, kokalekua Larrialdi Zerbitzuei geolokalizazio-tresnen bidez nola helarazi azpimarratu zen; izan ere, faktore erabakigarria da gertakaria lehenbailehen kokatzeko eta erantzun azkarragoa eta eraginkorragoa emateko. Era berean, 112 SOS Deiak APP-aren existentzia azaldu zuten, Bide Segurua funtzioa duena, eta horren helburua adineko pertsonak, mendizaleak edo txirrindulari bakartiak bilatzeko lanetan emandako denborak laburtzea da, ibilbideko azken minutuetako «track»-ean sartuz.
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak prestakuntza-hitzaldi ugari ematen ditu natura-inguruneko jarduerak gustuko dituzten pertsonak segurtasun-neurrien garrantziaren inguruan kontzientziatzeko.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…