Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua elkarrizketatu dute gaur Radio Popular – Herri Irratiko “Egunon Bizkaia” saioan. Bertan, egonaldi turistikoen gaineko zerga eta 2026ko Turismo Legearen aurreproiektua aztertu ditu.
Sailburuak nabarmendu duenez, zerga turistikoa “erantzukidetasun-formula gisa ulertzen da, Europako beste leku batzuetan ohikoa dena. Jasangarritasun-politikak, ondarearen kontserbazioa indartzea eta esperientzia hobetzeko aukera ematen du, bai bisitarientzat, bai bertakoentzat, Katalunian edo Balearretan gertatzen den bezala”.
Zentzu horretan, sailburuaren ustez, zerga “Euskadiko eredua antolatzeko funtsezko tresna” da, “eta horren helburua ez da soilik bisitari kopurua haztea. Xedea ez da zerga-bilketaren logikari erantzutea, baizik eta turismoaren kalitatea hobetzeko, haren jasangarritasuna bermatzeko eta jardueraren eragina herritarrentzat onuragarria izango dela ziurtatzea”.
Hurtadok azaldu duenez, zerga hori euskal turismo ereduaren ikuspegi zabalago baten parte da, “jasangarritasunaren, lurralde orekaren eta desestazionalizazioaren printzipioekin lerrokatuta. Helburua da une edo leku jakin batzuetan gehiegizko kontzentrazioak saihestea, eta jarduera hori urtean eta lurraldean zehar homogeneoago banatzen dela bultzatzea”.
Turismo Legearen aurreproiektuari dagokionez, sailburuak azaldu duenez, “arau berriak indarrean dagoen legea eguneratzen du. Lege hori duela ia hamar urte onartu zen, eta oraingoa sektore turistikoaren aldaketa sozial, teknologiko eta normatiboetara egokituko da”.
Sailburuak azpimarratu duenez, “legeak erabilera turistikoko etxebizitzen muga nabarmentzen du. Hala, debekatu egiten da tentsionatutako eremuetan etxebizitza berriak irekitzea, REATEn izen-ematea bost urtean behin berritzeko betebeharra ezartzen da, identifikazio- eta publizitate-betebeharrak indartu egiten dira, eta debekatu egiten da etxebizitza horiek BOEetan, lurzoru urbanizaezinean eta, zenbait kasutan, landa-eremuetan abiaraztea. Legez kanpoko jarduera ikuskatzea eta zigortzea ere indartzen da, etxebizitza turistikoen jarduera eraikinen bizitegi-erabilerarekin eta bizikidetzarekin bateragarria dela bermatzeko”.
Azkenik, sailburuak nabarmendu du “garrantzitsua dela kontsumitzaileak babestea. 2025ean, 41.300 kontsulta eta 27.200 erreklamazio baino gehiago jaso ziren Euskadin, Kontsumobideren, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoen (KIUB) eta kontsumitzaileen elkarteen bidez”.
Ildo horretan, martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Nazioarteko Egunean, “Kontsumobidek – Kontsumoko Euskal Institutuak– ‘Ez jarri kontsumoa jokoan’ kanpaina aurkeztu zuen, Euskadin kontsumitzaileen informazioa, prebentzioa eta eskubideen erabilera indartzea helburu”.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…