Categorías: albisteak-berriak

26_0202 “Estuasunean dagoen seme-alabaren” iruzurrean aritzen zen eta “mulak” erakartzen zituen emakume bat atxilotu dute

Emakume bat atxilotu dute Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak Tarragonako Riudoms herrian egindako operazio bateratu baten ondorioz. Gainera, eskudirutan 3.400 euro, ordenagailu eramangarri bat, gailu mugikorrak eta telefono-txartel ugari konfiskatu dituzte.

Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak emakume bat atxilotu zuten joan den asteartean Riudoms herrian (Tarragona), Estatu osoan “estuasunean dagoen seme-alaba” moduko iruzurrak egiteagatik.  

Ikerketa aurtengo urtarrilean hasi zuten elkarrekin, Irungo Ertzain-etxeko eta Reuseko eta Murtziako Polizia Nazionaleko agenteek osatutako ikerketa-talde bat osatu zenean, Estatuko hainbat lekutan antzekotasunak zituzten eta norabide bera erakusten zuten iruzurren berri izan zutenean.

Horrelako iruzurretan, egileak biktimaren seme edo alabatzat aurkezten du bere burua, premiazko arazoren bat aditzera emanez eta bere telefono-zenbaki berria hori dela adieraziz, ondoren premia edo behar horri erantzuteko diru-transferentzia bat eskatzeko.

2025eko abuztuan salaketa bat jarri zuten Irungo Ertzain-etxean, Internet bitartez, banku kontuen arteko iruzurrezko transferentzien bidez, egindako 30.000 euroko iruzurra salatzeko. Ikerketa-kudeaketei esker, banku-kontuen truke jendeari dirua eskaintzen zion emakume bat identifikatu ahal izan zuten, sare sozialetako taldeei estekak ematen ziena kontuak irekitzeko jarraibideak emanez. Kontuak ireki ondoren, pertsona horiek diru-kopuru bat jasotzen zuten eta kontu horien gaineko kontrola galtzen zuten.

Kontuak erosten zituen emakumea Tarragonan bizi zela jakin zuten, eta informazioa Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroari (CITCO) pasatu zioten. Bertan operatibo bat koordinatu zuten Polizia Nazionalarekin batera, pertsona hori bera ikertzen ari baitzen Reusen, Murtzian eta Valentzian jarritako hainbat salaketagatik.  Salatutako iruzurren zenbateko osoa 96.000 eurotik gorakoa da.

Joan den martxoaren 10ean iruzur horiek egiten zituen emakumea Tarragonako Riudoms herriko bere etxean aurkitu zuten, eta etxebizitza horretan sartu eta miaketa egin zuten, instrukzioaz arduratu zen Irungo 3. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak baimenduta, iruzur jarraituagatik. Miaketa horretan esku-dirutan 3.400 euro, ordenagailu eramangarri bat, hainbat gailu mugikor eta iruzurretan erabilitako telefono-txartelak konfiskatu zituzten.

Operazioan espainiar nazionalitateko 22 urteko emakume bat atxilotu dute. Sare sozialen bidez jendearekin harremanetan jartzen zen eta dirua eskaintzen zien haien izenean banku-kontuak ireki eta erabiltzeagatik, polizia-argotean “mula” gisa definitzen dena. Halakoetan, iruzurgileek biktimei dirua kontu horietan sarrarazten diete, horrela ikertzaileek arrastoa ez jarraitzeko, haien lana zailduz.

Operazioak irekita jarraitzen du, konfiskatutako materialean dagoen informazioa aztertu arte, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea eta biktima gehiago aurkitzea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

2 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

5 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

5 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

5 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

5 horas hace

Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan esku hartzen duten erakundeentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko diru-laguntzaren deialdia baimendu du, migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan (joan den…

5 horas hace