Atzo esan bezala, Eusko Jaurlaritza jarrera positiboarekin joan da topaketa honetara, eta badirudi ikuspegi honek emaitza izan duela. Gaur Madrilen egindako Aireportuen Kudeaketa eta Azpiegituren Aldebiko Azpibatzordeako bileran egiaztatu denez, Estatuak modu esanguratsuan modulatu du joan den ostiralean bidali zuen proposamena.
Bileran, Euskadi-Estatua aireportu-organo bilaterala sortzea erabaki da, lankidetzarako, koordinatzeko eta kudeatzeko tresna gisa, akordioan bertan jasotako baldintzetan. Organo honek DORA tresnaren diseinuan parte hartuko du, besteak beste, inbertsioak, kostuak edo bidaiarien trafikoaren aurreikuspenak jasotzen dituena.
Era berean, akordioan Forondan sandbox bat egitea lortu da, hau da, aldi baterako erregulazio-esparru berezi bat, aireportu honetan proben ingurune kontrolatu gisa jardutea ahalbidetuko duena.
Maria Ubarretxena sailburua itxaropentsu atera da bileratik; hala ere, orain egiaztatu behar da jorratutako guztia jasota geratzen dela, eta azken akordioa egin beharko dela Pradales lehendakariaren eta Sánchez presidentearen arteko aldebiko bileran, Aste Santua baino lehen.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…